Bio

Bio

Herbereetako Philharmonie Zuidnederland-en eta Belgikako Le Concert Olympique-n Kees Bakels edota Jan Cayers maisuekin zuzendari laguntzaile bezala lan egin ondoren, 2017an Philharmonie Zuidnederland-ekin Kerkradeko World Music Competition-eko inaugurazio kontzertua zuzentzeko aukeratua izan zen. Ekitaldi honetan aurretik Kölneko WDR Sinfonicorchester edota Rotterdam Philharmonic bezalako orkrestak parte hartu izan dute. Kontzertu horretan, Holandako talde hoberenekin osatutako banda konbinatu bat zuzentzeko aukera ere izan zuen.

2016an Black Sea Opera Competition (Rumania) txapelketan finalista izan zen eta Jan Cober maisuak emandako “Maestro” ikastaroaren amaierako kontzertua zuzentzeko aukeratua ere izan zen. 2019an “Citta´Di Brescia Giancarlo Facchinetti Per Direttori D´Orchestra” (Italia) nazioarteko lehiaketan 3. postua lortu zuen eta 2020an José R. Pascual Villaplana maisuak emandako Bilbao Musika Orkestra Zuzendaritzako IV. Topaketan garaile atera zen 1.go postuarekin, Thomas Doss maisu eta konpositore gonbidatuaren aldetik eta Bilboko Udal Bandako kideen aldetik botoen gehiengo zabala lortu zuelarik. Sari honi esker Etxebarria Bilboko Udal Musika Banda zuzentzeko gonbidatua izan da 2020-2021 denboraldian.

2015ean Zomer Orkest Nederland zuzentzeko frogak irabazi zituen bi urtez orkestrarekin bi kontzertu bira egiteko eta 2020an aukeratua izan zen Frantzian (2021) eta Austrian (2022) kontzertu bira egiteko Ad Hoc Vakantieorkest-arekin.

Etxebarriak Staatsorchester Rheinische Philarmonie Koblenz (Alemania), Limburgeko Gazte Orkestra (Holanda), Maastricht eta Ambereseko Kontserbatorioetako Orkestrak edo Symphony Orchestra of the National Opera & Ballet Oleg Danovsky (Rumania) orkestrekin lan egin du eta Espainian Donostiako Kursaal eta Iruñeako Baluarte auditorioetan zuzendu du. Gaur egun, University Orchestra Maastrichtekin, Kerkraads Symfonieorkestekin eta Arka Symfonieorkestekin kolaboratzen du.

Opera munduan Kelly God (Staatoper Hannover), Francois Soons (Holandako Opera Nazionala), Antonio Rivera (Staatorchester Rheinische Philharmonie Koblenz) edota Janine Kitzen bezalako abeslariekin lan egin du eta lau urtez Opéra Comique Maastrichteko zuzendaria izan da kritika eta publiko arrakasta handia eskuratuz.

Musika garaikidearen arloan Ensemble XXI (Amberes) taldearekin lan egin du eta, gaur egun, CoMA Maastricht ensanble-ren eta “Oihua Ensemble” aren zuzendari titularra da. Talde hauekin, Wim Henderickx, Michael Finnissy, Jesse Passenier, Rick van Veldhuizen edota Saskia Venegas konposatzaileen lanak estreinatu ditu. Etorkizuneko planen artean Asko|Schönberg taldearekin kolaboraketa dauka Etxebarriak.

Bederati urtez St. Petrus & Paulus Wolder (Maastricht) bandaren zuzendari laguntzaile izan da; banda honekin 2017an World Music Competition (WMC Kerkrade) lehiaketan munduko titulua lortu zuen gorengo kategorian.

2015 geroztik Holandako 1. mailako hiru bandetako zuzendari titularra da: Sint Aemilian (Kerkrade), Gildenbodsharmonie (Boxtel) eta TOG-Welten (Heerlen).

Txemi Etxebarria Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1980ko urriaren 9an. Sei urterekin Bergarako Musika Eskolan hasi zituen ikasketak. Zortzi urterekin tronpa jotzen hasi eta 18 urterekin Bilbora joan zen Juan Crisostomo de Arriaga Goi Mailako kontserbatorioan ikasketak jarraitu ahal izateko, Magisteritza Musikala eta Goi mailako Ingurugiro Teknikari ikasketak konbinatuz.

Ikasketa horiek arrakastaz amaitu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka baten laguntzarekin, Herbereetara joan zen Maastrichteko kontserbatorioan Masterra egiteko. Jazz eta pianoa ikasteaz gain, Jef Penders maisu holandarraren ikasle pribatua izan zen konposaketa ikasketetan lau urtez. Orduan erabaki zuen orkestra zuzendaritza ikasten hastea. Hasieran Maastrichten eta gero Ambereseko (Belgika) Errege Kontserbatorioan, espezialitate horretako Masterra egin zuen.

Zenbait urtetan, gorputzaren mugimedu geldoetan oinarrituta dagoen Qi Gong energia arte orientalean entrenamendua jaso du. Horrela, Qi Gong-a bere zuzendaritza teknikaren parte da eta ematen dituen ikastaroetan aplikatzen du, ikasleei bere mugimenduen energia organikoki barneratzen laguntzen dielarik.

Etxebarriak talde ezberdinentzat egindako piezak konposatu ditu ere. Hauek “Konposaketak” atalean entzun ditzakezue. Ez ezazue erreparorik izan zuen iritzia emateko!

X